Herri-kiroletan aizkora dugu nagusietakoa, tradizio handikoa, batez ere Nafarroan. Aizkoran txapelketak eta apustuak tartekatzen dira, eta bi eremu horiek aski islatuak daude hiztegian. Txapelketetan aizkora kirol bihurtu da; apustuetan, ostera, aizkorak jatorrizko giroari eusten dio. Horrez gain, hiztegian egurrari ere tarte handia eskaini diogu. Azken batean, aizkolariak ezin du guztiz jakin zer egongo den enborraren barruan: Egur gozoa izango ote da? Agian eutsia, eman beharrekoa? Adar zikinen bat aterako ote zait?. Horrela, egurra nolakoa, epaia modu batean edo bestean bideratuko du izkolariak.

Aizkora hiztegia. Euskara / Castellano / Français / English
ISBN: 9788498604375
$27.000
Hay existencias