Euskal mendizaletasunaren historian aparteko sokada izan da Felix eta Alberto Iñurrategik osatutakoa: soka sendo bat, egiteko modu bat, sokalagunekiko nahiz babesleekiko leialtasun bat, mendia bere hedadura osoan aintzat hartzen jakin duen begirada bat. Mendia ez baita gailurra soilik, mendia batez ere bidea da, eta mendirako bidean dauden herriak, eta herri horietan bizi den jendea… Gasherbrum II, hamabigarren zortzimilakoa elkarrekin igo eta gero, beherakoan istripua izan eta hil egin zen Felix. ôBihar ere argituko du egunakö, esan ohi zuen Felixek sarri, adore premian zenari bihotz emateko, eta ausaz mendiari ez ezik bizitzari aurre egiteko modu horrek biziarazi zuen berriro pultsua. Mendiari bihotz emanak bizi izan ziren, bizi da oraindik ere Alberto, mendiak ematen zielako bihotz. Gerozko urteotan, Felix hil ondoren sortutako Baltistan Fundazioaren eskutik, altuera xumeagoan gailur zailagoak ere bilatu dituzte, Hushe ibarreko baltiarren bizimodua zertxobait duintzea, besteak beste.
Iñurrategi anaiak – Mendiari bihotza emanak
ISBN: 9788482167701
$47.160
Hay existencias
INFORME PARA UNA ACADEMIA
DESOBEDIENCIA CIVIL
Home Time
Narración o barbarie
MPD. LOS PIRATAS
Zainketa intentsiboetako erizaintzako eskuliburu praktikoa
Bauhaus
Don venen les idees?
SEMILLAS DE LA FELICIDAD, LAS
Antiguo Egipto
Crítica de la razón negra
ALGO NUEVO EN LOS CIELOS
25 Estudios Melódicos Guitarra Op.60